Ildo horretan, Agirrek adierazi du , billabonatarrek aldaketaren aldeko apustua egin dutela, “gobernatzeko beste eredu baten alde”. Horregatik, “gure eredua inposaketarik gabea izatea nahi dugu eta denon arteko adostasunak bilatzen saiatuko gara”. Aurreratu du bere taldearekin lanean hasi dela eta datorren astean Udalean ordezkaritza lortu duten beste bi alderdiekin biltzeko asmoa dutela. “Gure programetan dauden adostasunak identifikatu eta hortik hasi nahi dugu lanean, denon artean eta denontzat lan egiten” gaineratu du .
“Villabonako garapen ekonomikoa lehenetsi eta billabonatarrekin batera proiektu partekatu baten aldeko apustua egiten duen udaletxea nahi dugula adierazi genuen eta kanpainan zehar gure 10 konpromisoak aurkeztu genituen. Horiek izango dira gure ardatzak udalgintza lanetan, beti ere herritar guztien ongizatearen alde”, azpimarratu du ekainaren 13tik aurrera alkate berria izango den Iban Agirrek .