Joan zen asteartean, Amasa-Villabonako VI. Elkartasun astearen baitan, 'Ancianos refugiados' erakusketa zabaldu zen Gureako erakusgelan EACNUR elkartearen eskutik eta ekainaren 10a arte zabalik mantenduko da. Argazki hunkigarriz osatutako erakusketa da, bakoitzak irudiaren kokaleku nahiz egoera argitzen duen oina duelarik. Kasu gehienetan gerraren edo hondamendien eraginez euren etxea galdu eta iragana ahaztu gabe, etorkizuna eraiki behar izan duten emakume eta gizon adinduen bizi pusketak dira.