“Bistan da eta datu kuantitatiboek hala adierazten dute, igandean Udal eta Foru Hauteskundeetan ez genituen, Gipuzkoan eta Bizkaian behintzat esperotako emaitzak lortu ezta gutxiagorik ere. Amasa-Villabonan zer esanik ez. Dena den, gure ordezkaritza ez da makala. 6 zinegotzi ditugu.
Lehenik eta behin, une hauetan esker berezia eman nahi diegu, EH BILDUren baitan lanean gogor aritu diren kide denei, orain arteko udal hautagaiak, militanteak, gogor lan egin dutenak kanpaina aurrera ateratzeko eta udal ekipo berriari ere. Haien ilusioa eta lanerako kemena izugarria izanda. Eta etorkizunean ere klabea, egoera hau iraultzeko.
Guri zintzoak izatea dagokigu. Zintzotasuna dohain iraultzaile bat baita. Behar beharrezkoa da gure ustetan Amasa-Villabonaren baitan, gogoeta egitea, gertatu denaren klabe egokiak irakurri eta etorkizuna behar den klabeetan idazteko.
Eztabaida prozesu bat abiatu nahi dugu, zintzoa eta eraikitzailea eta EH BILDUko lagun eta oinarri sozial guztia gonbidatu nahi dugu ariketa hau egitera. Horretarako lehen abiapuntua ekainaren 6ean, larunbata, Villabonako Kultur Etxean burutuko dugun Herri Batzarra izango da, goizeko 10:00etan hasita. Bertan metodologia zehatz batekin gertatu denaren inguruko klabe guztiak jasotzen saiatu nahi dugu.
Bozkatu gaituztenei zor gatzaizkie, bistan da. Eta orain oposizioa egitea dagokigu. Eta hala egingo dugu, zintzoa, eraikitzailea eta uneoro akordioetarako eskua zabalik izango dugu. Oposiziotik ere ziur gaude lan ona egin dezakegula, hurrengo lau urteetan.
Animo lagunok, besarkada handi bat denei eta AURRERA egin irribarre irabaztera goaz eta”.