2015-05-29: Nerea Barriolaren kontzertua, 20:00etan, Arantzazuko Amaren Elizan. |
2015-05-30: El Salvadorko Segundo Montes komunitatekoekin SENIDETZE-EGUNA, Villabonan. |
Zizurkilgo herriak 1994. urtean sinatu zuen anaieratzea Segundo Montes Komunitatearekin, Asteasu eta Adunarekin batera. Anaieratze prozesuak garai desberdinak ezagutu ditu: batzuk aktiboagoak eta besteak lasaiagoak. Hala ere, lorpen nagusi bat izan du: uraren makroproiektuan parte hartzea eta edangarria den ura etxeetara eramateko proiektu handian esku hartzea. Zizurkilgo Udalaz gain, Pedro Mª Otaño Ikastetxea ere anaieratu zen bere garaian Quebrachoseko “Henry Ortiz” ikastetxearekin. |
2015-05-31: Gipuzkoako Bertso Txapelketako sailkapen saioa, Atxulondo kultur etxean. |
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa irailaren 20an abiatuko da, baina aurrez Gipuzkoa Bertsotan izeneko sailkapen-fasea jokatuko da hilabeteko epean. Gipuzkoa Bertsotan sailkapen-fasea Zizurkilen ere jokatuko da, maiatzaren 31n. Bi saio izango dira, bat goizeko 11:30ean eta bestea arratsaldeko 17:30ean. Goizeko saioan honako bertsolari hauek hartuko dute parte: - Asier Sasieta Barrenetxea - Eneritz Artetxe Eizagirre - Gorka Maiz Alustiza - Ane Labaka Mayoz - Xabier Sukia Etxeberria - Eñaut Martikorena Lizaso
Arratsaldeko saioan, bertsolari hauen txanda izango da: - Mikel Iturriotz Etxaniz - Jon Maia Soria - Joritz Bastarrika Albisu - Mikel Tapia Aierbe - Maialen Akizu Bidegain - Beñat Iguaran Amondarain
Goizeko eta arratsaldeko saioen prezioa 4 eurokoa da Bertsozale Elkarteko bazkideentzat eta 16 urtez azpikoentzat, eta 6 eurokoa gainerakoentzat. Egun osoko sarrerak, berriz, 6 eurokoak izango dira Bertsozale Elkarteko bazkideentzat eta gaztetxoentzat, eta 9 eurokoak gainerakoentzat. Sarrerak egunean bertan erosi ahal izango dira Atxulondo kultur etxean, goizeko 10:00etatik eta arratsaldeko 16:00etatik aurrera. Hilabete horretan jokatuko diren 24 saioetatik 30 bertsolari sailkatuko dira Gipuzkoako Bertsolari Txapelketarako, dagoeneko sailkatuta dauden 13 bertsolariekin batera jarduteko.
|