Kontsumoaren inguruko jardunaldiak, datorren astean

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2015eko maiatzaren 27a

Kontsumoari buruzko hitzaldiak antolatu dituzte datorren astearte eta asteazkenerako. Ekainaren 2an, asteartean, etxeko horniduren inguruan jakin beharko genukeenaz hitz egingo dute: kontratazioa, fakturak.. Ekainaren 3an, aldiz, erosketak izango dituzte hizpide, eta bermeen eta itzultzeen inguruan arituko dira. Hitzaldiak Urigain etxean izango dira, arratsaldeko 18:00etan. Kontsumitzaileen Informaziorako Udal Bulegoak defentsarik onena informazioa dela uste du; honenbestez, hitzaldietara gonbidatu ditu herritarrak.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!