2015-2016 denboraldirako nesken taldea osatzeko Danena Kirol Elkartearen deialdia

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri

Danena Kirol Elkarteak hurrengo denboraldian futbolean jokatu nahi duten neska guztiei dei egiten die, batez ere 1999, 2000, 2001 eta 2002 urteetan jaiotakoei, ostiralean, maiatzaren 29an, 16:30ean, Zizurkilgo futbol-zelaira azaltzeko kirol-arropa jantzita, entrenatzen hasteko. Asmoa da kadeteen talde bat osatzea, gutxienez. Entrenamenduak asteazken eta ostiraletan izango lirateke, 16:30etik 17:45era bitartean.

Informazio gehiago jasotzeko: 649-685952.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!