PSE-EE: “Prest gaude alderdiekin hitz egiteko, gure programa mahai gainean jarrita”

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2015ko mai. 25a, 15:49

Pozik zegoen Maider Lainez atzo gauean, lortutako emaitzekin eta ordezkaritzarekin: "Zinegotzi bat galdu dugu, eta ikusita Irabazik eta Ganemosek ordezkari bana lortu dutela, gu pozik gaude emaitzei nahiko ondo eusten diogulako. Eskerrak eman nahi dizkiogu konfiantza erakutsi digutenei. Bilduk irabazi du, hori onartu beharra dago. Andoaingo datu guztiak eskuetan, badirudi Andoainek aldaketa eskatzen duela eta gure aldetik aldaketa gauzatzeko prest gaude. Alderdiekin hitz egiteko prest gaude, gure programa mahai gainean jarrita. Programa izango da garrantzitsuena".

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!