Loatzo musika eskolako abesbatzako kideak, San Milllan eta Pello Mari Otaño ikastetxeetako bertsolari gazteak, eta Bukalai dantza taldeko txikiak bikain aritu ziren, ostiralean, Atxulondo Kultur etxeko eszenatoki gainean. Ikusle asko batu zen gaztetxoen emanaldiaz gozatzera, eta txalo zaparrada luzeak eskaini zituzten saioan zehar.