Zuria, gure erara ikuskizuna Mari Juli Azkueren omenez

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2015ko mai. 25a, 13:21

Ostiral iluntzean Andoaingo Bastero Kulturgunera jende asko gerturatu zen abenduaren 20an Asteasun zendu zen Mari Juli Azkue Arrastoa gogoan, 111 Akademiak antolatu zuen 'Zuria, gure erara' dantza eta musika ikuskizunera. Urnietako Egape dantza taldeko dantzariak nahiz Anabasa musika taldeko musikariak bikain aritu ziren, baita Jose Inazio Iztueta dantzari eta idazlearen azalean aritu zen Jon Unanue aktorea ere. Emanaldi goxo eta dotorea izan zen, amaieran parte hartzaileei nahiz Mari Juliren senitartekoei zuzendutako txalo zaparrada beroa, horren seinale.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!