Andoaingo EH Bilduk PSE-EEri hondakinen kudeaketan gezurretan aritzea leporatu dio, prentsa ohar bidez:“Hondakinen kudeaketaren inguruan, EHBilduk bere programan jasoa ez duen sistema defendatuko duela dio PSE-EEk. Duela aste batzuk egin genuen publiko gure programa, ordea, eta, han argi eta garbi adierazten dugu zein den aurrera eramango dugun sistema; hain zuzen Hondakinen Mahaiak adostutakoa”.
Aiurrik antolatutako debatean Lainezek argudio hori bera erabili zuen, eta debatean bertan hori ez zela horrela erantzun zioten mahaikideek.