Abian da Santio jaietako futbito txapelketa

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2015ko mai. 22a, 14:52

Joan zen astelehenean (maiatzak 18) ekin zitzaion Onddo gazte asanbladak antolatzen duen Santio jaietako futbito txapelketari. Aurrerantzean beraz, astelehen, asteazken eta ostiral iluntzetan futbol partida izango dira Errebote plazan. Urte luzetako tradizioa du txapelketa honek eta giro bikaina sortzen du plazan. Festetako lehen egunean, uztailaren 24an jokatuko da txapelketako bi talde onenen arteko finala. Argazkia joan zen astelehenean ateratakoa da.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!