Lehen sorospenei buruzko saioa larunbat honetan Zubimusu Ikastolan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2015eko maiatzaren 22a

Zubimusuk Ikastolako Guraso Elkarteak lehen sorospenei buruzko hitzaldia antolatu du larunbat honetarako, maiatzaren 23rako. Saioa goizeko 09:30etik 12:30era izango da Ikastolaren Txermingo eraikineko liburutegian. Ikastaroa Gurutze Gorriak emango du. Tokia mugatua denez, izena ematea eskatu dute antolatzaileek, 943 69 23 21 telefonora deituz edo zubi-musuge@jesusenbihotzaikastola.org helbidera idatziz.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!