Guztien izenean Nora Urbizu Amasa-Villabonako alkategaiak hitz egin zuen eta aurreko legealdian ilegalizazioaren mamuaren baitan ekin arren, EH Bilduk azken lau urteotan herritarrengandik gertu lan egiteko modua nabarmendu zuen. Igandeari begira, EH Bilduri botoa emateko ere eskatu zuen "etorkizunerako botoa, herri aske baten aldekoa". Garazi Mugerza Gipuzkoako zerrendako bigarrenak, kazetaria eta gazte mugimenduko kide nahiz auziperatuak ere hartu zuen hitza.
Gaur iluntzean kanpainaren amaierako afaria egingo dute EH Bilduko kideek Villabonako Berdura plazan.
Zizurkilen, EH Bilduren aurkezpen ekitaldia egingo dute iluntzean plazan eta afaria izango dute jarraian.