Zizurkilgo nigeriar taldeak ikastaro berezia eskaini zuen atzo Atxulondo kultur etxean. Afrikako hainbat ohituren inguruko azalpenak eman zizkieten bertaratutakoei; ilean txirikordak egin zizkieten hala nahi izan zuten guztiei, haurrak zapiarekin eramateko modua erakutsi zuten, eta baita buruko zapia jartzen ere. Musika lagun, ez zuten dantzarako aukerarik galdu. Giro ederrean joan zen ostegun arratsaldea Atxulondo kultur etxean.