Aurtengo San Juan jaietako pregoilaria Ainhoa Aiertza izango da

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2015ko mai. 22a, 10:18

Halaxe erabaki dute Andoaingo hainbat eragile eta kultur taldek. Boto gehiena jaso dituen pertsona izan da, izendatuta zeuden hautagai guztien artean.
Merezimenduzko arrazoi ugari azaldu dituzte Aiertza nabarmentzeko; hala nola, ia hogeita hamar urtez Buruntza auzoko jaien arima izatea, eta, herriko era guztietako ekimenetan aurkezle izateaz gain, horien antolaketa batzordeetan parte hartzaile izatea. Adierazi dutenez, "azken batean, Ainhoa eragile aktiboa da andoaindarrek herrikideen eta Andoaingo kultur bizitza aberasteko antolatzen dituzten ekimenetan; pertsona eskuzabala, altruista eta zintzoa da".

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!