Larraul: 08:00etan.
Alkiza: 08:15etan.
Aduna: 08:45etan.
Zizurkil: 09:00etan.
Aiztondo Zerbitzuen Mankomunitateak San Antonio egunez, ekainak 13, jubilatuentzako irteera antolatu du Urkiolara. Goiza Urkiolan pasa ondoren, Durangon bazkaldu eta herria ezagutzeko aukera izango dute parte hartzaileek arratsaldean. Izena emateko epea maiatzaren 29an, ostiralarekin amaituko da Aiztondoko bulegoetara gerturatuta edota 943693930 telefono zenbakira deituta. Irteera orduak:
Larraul: 08:00etan.
Alkiza: 08:15etan.
Aduna: 08:45etan.
Zizurkil: 09:00etan.