Aiurriren 451 zenbakia labetik ateratzear

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2015ko mai. 20a, 17:12

Inprentan da Aiurriren 451 zenbakia, bihar eta etzi artean harpidedunen etxeetan banatuko dena. ‘Etxeko Ura kanpaina abian da eskuadean’ du izenburu eta Tolosaldeko Mankomunitateak eta Kutxa Ekoguneak elkarlanean jarritako kanpainaz hitz egiten du Luze eta Zabal erreportajeak, eskualdeko hainbat ostalariren hitzak ere tartekatuz. San Isidro eguneko baserritarren ospakizunak ere biltzen ditu Aiurriren zenbaki honek. Urtzi Alkain diseinatzaile andoaindarrari eginiko elkarrizketa edo Lain musika talde billabonatarraren Tximeletak disko berria ere mintzagai du. Zizurkildarrek joan zen asteburuan aurkeztutako ‘Bazan behin herri txiki bat’ herri antzerkiaren kronika nahiz hainbat argazki ere tartean dira, Senegaldik Zizurkilera etorritako Bake Diattari eginiko elkarrizketarekin batera. Hauteskundeen bezperatan, Udal ordezkariak aukeratzeko garaia dela ere gogoratzen du, eskualdeko hautagaitza eta alkategai guztiak berriz ere izendatuz. Gai-zerrenda, osorik:

AURKIBIDEA

3 IRITZIA

Garazi Kamio

4-5 LUZE ETA ZABAL

‘Etxeko ura’ kanpaina abian eskualdeko taberna eta jatetxeetan

6-7  ESKUALDEA

Maiatzaren 15a, San Isidro, baserritarren eguna

8-9 ANDOAIN

Urtzi Alkain, arropa baino gehiago

10-12 AMASA-VILLABONA

. Tximeletak, Lain taldearen disko berria kalean

. Gaztetxera jende gehiago erakartzea helburu

13 ASTEASU

Udaleku irekietan parte hartzeko deialdia zabalik

14-15 ZIZURKIL

Zizurkildarren berehalakoan ahaztuko ez duten gaua

16 LARRAUL
Jai giroa Larraulen, museoaren egunean

17 KANPOKO LURRETATIK GURERA

Bake Diatta Senegaldik Zizurkilera

18-19 HAMABOSTEAN BEHIN

Eskualdea irudi bidez. Aiurriko zozketa

20-21 AGENDA

22.- AZKENA

Udal ordezkariak hautatzeko garaia

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!