Herriko hainbat gaztek agurra dantzatu zieten Mikeli eta senitartekoei. Besarkada goxotan bildu ziren gero denak. Unai Mendizabalek bertso hunkigarria abestu zion eta lankideek ere euren omenaldia eskaini zieten Mikeli eta senideei.
Mikelek berak hartu zuen hitza ondoren, jasotako harrera eskertu zuen eta era berean, espetxean zegoen bitartean izandako bizipen gogorren eta jasotako maitasunaren inguruan ere aritu zen.