Datorren igandean, Aralarko mendilerroan barrena irteera antolatu du Aizkardi mendi taldeak. Lizarrustitik abiatu eta Lareo igarota Putterrira igotzeko asmoa dute. Goizeko irteera da, lau ordu eta erdi, bost ordu artekoa. Datorren igandean, maiatzak 24, goizeko 07:30etan izango da irteera Olaederra kiroldegitik abiatuta.
Aurrez izena ematea komeni da. Bi aukera: 649717182 zenbakira deituta (ostegunean 20:00-22:00) edo datorren ostegunean elkarteko bulegora inguratuta (20:00-22:00).