Emakumeen Gipuzkoako Bira atzo eskualdean barrena

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2015ko mai. 18a, 16:25

Emakumeen Gipuzkoako Biraren hirugarren eta azken etapa burutu zen atzo Villabona, Zizurkil eta Aduna artean osatutako ibilbidean. Goizean zehar, maila ezberdinetako Espainiako txirrindulari onenak ibil ziren eskualdean barrena, ikusle ugari erakarri zuelarik. Villabonako Malkar plazan banatu ziren sariak eta sari-banaketan izan ziren, besteak beste, Villabonako alkateorde Rosa Arregi, Zizurkilgo alkate Joxe Mari Luengo eta Adunako alkate Josu Amilibia. Hauexek Euskalduna Torneoko eta atzoko lasterketako irabazleak:

Argazkiak

EUSKALDUNA TORNEOA

KADETE MAILA

1.- Maialen Aramendia

JUNIO MAILA

1.- Sandra Alonso

23 URTEZ AZPIKOAK

1.- Lurdes Oiarbide

ELITE MAILA

1.- Gloria Rodriguez (Itzuliko txapelduna)

VILLABONA-ZIZURKIL-ADUNA ETAPAKO IRABAZLEAK

KADETE MAILA

1.- Isabel Martin

2.- Maria Gomez

3.- Alba Gomez

JUNIOR MAILA

1.- Rocio del Alba

2.- Sandra Alonso

3.- Andrea Yoau

23 URTEZ AZPIKOAK

1.- Kristina Martinez

ELITE MAILA

1.- Kristina Martinez

2.- Gloria Rodriguez

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!