Santio festen barnean, uztailaren 28an egingo den kontzerturako taldeak zeintzuk izango diren erabakitzeko prozesu parte hartzailea zabaldu zuen Amasa-Villabonako Udalak. Bozketaren emaitzak plazaratu berri dituzte. Herriko Lain taldea izan da bozketaren garailea, 102 bozkarekin. Esne Beltza izan da bigarrena, 78 bozkarekin eta bat gutxiago jaso du Los Chikos del maiz taldeak. Vendetta eta Su ta gar izan dira laugarren eta bosgarrenak. Udalak jakinarazi duenez, bozketako lehen bi postuetan geratu diren taldeek (Lain eta Esne Beltza) izango dute uztailaren 28ko kontzertuan jotzeko aukera.