Maiatzaren 16an ospatu zuten museoen nazioarteko eguna Larraulgo Ekomuseoan. Karlos Irazuren ekimen berria eta eskolako haurrak izan ziren protagonista nagusiak. Gaueko zazpi animaliren eskultura egin eta erakusgai jartzeko ekimenean murgildu da eskulturgilea eta ekimenaren aurkezpena egin zuen larunbateko festan. Haurrek hartu zioten lekukoa lehen ipuin eta ilustrazio topaketarako sortutako lan ederrak erakutsiz.