EH Bilduren Tolosaldeko ekitaldi nagusia 21ean, afaria 22an

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2015ko mai. 18a, 12:17

EH Bilduren Tolosaldeko ekitaldi nagusia Villabonako plazan izango da maiatzaren 21ean, ostegunarekin, arratsaldeko 19:00etatik aurrera.Garazi Mugerza Gipuzkoako zerrendan bigarrena, gazte mugimenduko kidea eta auziperatuak hartuko du hitza eta baita Nora Urbizu Villabonako alkategaiak ere.

Maiatzaren 22an, berriz kanpaina amaitzeko, EH Bilduko hautagai eta kideen afaria izango da Berdura plazan 21:00etan. Txartelak dagoeneko salgai Iratzar tabernan.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!