Joseba Egibar Villabonan izango da EAJ-PNVk antolatu duen ekitaldi politikoan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2015ko mai. 18a, 12:12

Gaur, astelehena, maiatzak  18,  EAJ-PNVren Gipuzko Buru Batzarreko presidentea eta Legebiltzarrean talde jeltzalearen bozeramale den Joseba Egibarrek, Villabonako eta Zizurkilgo alkatetzarako hautagai jeltzaleekin, Iban Aguirrerekin eta Maria Angeles Lazkanorekin  batera, Alderdi Jeltzaleak antolatu duen ekitaldi politikoan parte hartuko du. Arratsaldeko 19:00etan, Villabona eta Zizurkil lotzen  duen oinezko zubiaren parean, adierazpenak egingo dituzte komunikabideen aurrean.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!