Argazkialdia15 argazki-jaialdia arrakasta handiarekin abiatu da, Basteroko erakusketa aretoa jendez gainezka izan baitzen. Zaletu gehiago geratu ziren sartu ezinik, aretoak duen gehienezko kopurua bete zelako. Gertukoa eta dibertigarria izan zen irekiera ekitaldia. Argazkizaleentzat egun hauetan Andoain bisitatzeak merezi du.