Baserritarren eguna eskualdean

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2015ko mai. 15a, 18:19

Gaur maiatzaren 15a, San Isidro eguna, baserritarren jai eguna; ahal d/zenetan behintzat! Eskualdean barrena, herri kirol emanaldiarekin ospatu dute Zizurkil goian goizean, idi demarekin Asteasun. Amasan, meza eta hamaiketakoa egin dute, baita Andoainen ere. Eguraldiak lagundu ez badu ere, urteroko hitzorduari eutsi diote eskualdeko baserritarrek, Bazkalostean izango dira orain. Batzuek gauean ere jarraituko dute afariarekin. Mahaiaren bueltan, aterpean.

Argazkiak: Asteasu / Zizurkil goia / Amasa / Andoain

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!