Euskara plus egitasmoaren aurkezpena

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2015ko mai. 15a, 15:54

Banaiz Bagara elkarteak eta Andoaingo Udalak antolatuta, "Euskara Plus" izeneko egitasmoa jarri da abian udalerrian. Udaleko hiru lansail inplikatu dira: Euskara Zerbitzua, Enplegu lansaila eta Gizarte Zerbitzuak.Egitasmoaren helburua da etorri berriak edo euskararen ezaguerarik ez dutenak trebatzea lanean euskaraz ulertu eta erabil dezaten, eta, aldi berean, enpresek “plus” bezala hartzea formazio hori jaso dutenak langile berriak kontratatzeko garaian.

Bideoa | Programak bi atal ditu:

P { margin-bottom: 0.21cm; }

1. Langileei, edo lana bilatzen ari direnei zuzendutakoa, lan arlo jakin batzuei begira euskarazko oinarrizko komunikazio konpetentziak lortzeko.

2. Euskara lan hizkuntza duten eta jendaurrean euskara erabili nahi duten enpresek eta enplegatzaileen sareak osatzea, eta euskara lanean erabili nahi duten langileekin harremanetan jartzea.

Neurri handi batean etorkinei zuzenduta dago egitasmoa, alegia, heldua izanez eremu elebidunera iritsi direnei eta lan merkatu elebidun batera egokitu behar direnei, baina ez soilik, bertan jaiotako eta euskara lanean erabili nahi dutenentzat ere balio baitezake.

Helburu hauek jorratzeko hainbat ekintza jarri nahi dira abian:

  • Hizkuntza trebakuntza lantokian bertan, laneko konpetentzia eta hizkuntza behar errealekin lotuta.
  • Hasierako Lanbide Prestakuntzarako Programetan 4 orduko euskara moduluak, hausnarketa eta saio praktikoetan oinarrituta.
  • Langile eta langabetuentzako 20 orduko oinarrizko euskarazko trebakuntza ikastaroak eta aholkularitza pertsonalizatua.
  • Enplegatzaile eta enpresa euskaldunez osaturiko sarea sortzea
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!