Gainean da egun handia. Zizurkildarrek inoiz taula gainean egindako espektakulu handiena larunbatean, maiatzaren 16an, izango da. “Bazan herri txiki bat” musika, kantua, bertsoa, dantza eta antzezpena uztartzen dituen herri antzerkian 100 herritarretik gora ari dira lanean azken hilabeteetan. Ikuskizuna, azkenean, Zizurkilgo Intxaur frontoian egingo da, eguraldi iragarpena tarteko Joxe Arregi plazan egitea ezinezkoa izan baita. Gaueko 22:30etan da zita.