Trafikoa: Aia eta Asteasu arteko errepidea itxita egongo da gaur gauean

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2015ko mai. 14a, 16:12

Aldundiko Mugikortasuna eta Bide Azpiegiturak sailak adierazi duenez, “Aiako GI-2631 errepideko 15,760 kilometro puntuan drainadura lanak egiteko errepidea itxi egingo da 15,5 eta 16,0 kilometro puntuen artean, hain zuzen, Aiatik Asteasurako bidean, maiatzak 14, gaueko 20:00tatik maiatzaren 15eko goizeko 6:00ak arte”.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!