Debatea euskaraz izango da eta, besteak beste, udaletxeko egoera ekonomikoa, azpiegiturak edota elkarbizitza hizpide izango dituzte. Azalpenak emateko denbora tarte berdina eskainiko zaie hirurei.
Ana Carrere EH Bildu | Maider Lainez PSE-EE | Marijose Izagirre EAJ-PNV
Datorren astelehenean Basteron hiru hautagai nagusien arteko debatea, arratsaldeko 19:00etan hasita. Ekitaldi irekia izango da. Aiurri astekariak antolatuta, alkatetzarako aukera gehien dituzten hiru hautagaiak herritarren aurrean hizlari arituko dira bakoitzak bere proposamen politikoa azaltzeko. Atal ezberdinen inguruko debatea izango da, eta ekitaldiaren amaieran herritarrek galderak egiteko aukera izango dute.