Goizeko 10:30etan hasiko da festa Larraulgo Museo etnografikoaren atarian, "Animaliak" izeneko lanaren hasiera erakustaldiarekin. 11:00etan hamaiketakoa egin eta, 12:00etan, Ipuin eta ilustrazio topaketa egingo dute "Garai batean ERniopean" izenburupean. Larraulgo eskolako ikasleek egindako ipuin, olerki, edota komikiak irakurri eta erakusgai jarriko dituzte.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!