Kultur sailetik ondorengo mezua igorri dute Santio jaietako kontzertuko taldeak aukeratzeko gaiari lotuta, “Uztailaren 28ko kontzertuko taldeak bozkatzeko prozesuan, akats tekniko bat izan da, eta bozketa behar baino 24 ordu lehenago itxi egin zen. Hori dela eta, 24 orduko beste epe bat zabalduko dugu, maiatzaren 10ean bozkatzerik izan ez zutenek bozkatzeko.
Epe hori maiatzaren 13ko (asteazkena) 00:00etatik 23:59ra izango da. Alegia, astearteko gaueko 12:00etatik asteazkeneko gauerdiraino”.
Hemen duzue bozkatzeko lotura: http://villabona.gobernuirekia.eus/musika-bozketa
Ezingo dute bozkatu jada egin dutenek.