Errebote partidak hasiak dira dagoeneko Villabonan. Joan zen ostiral arratsaldean Behar Zana taldea Hazparrengoaren aurka aritu zen, eguraldi bikaina lagun. Errebote plazako sareak zabaltzeak udaberri-udako giroak iritsi direla erakusten du eta garai hori iristearekin batera, Villabonako ohitura zaharrenetakoaz gozatzeko aukera izan ohi da. Errebote plazako sarreretan oinezkoen segurtasunari begira jarritako kartelek ere horixe erakusten dute: Pilota partida.