Zizurkilgo Elizpe jubilatu elkarteak irteera antolatu du ekainaren 20rako, Nafarroako Azagrara. Herria bera, oinetakoen pabeloiak eta Espainiako usainen bodega bakarra bisitatuko dituzte. Hamaiketakoa izango dute, eta, ondorenean, bazkaria. Bazkalostean, dantzaldia ere edukiko dute. Irteeraren prezioa 30 eurokoa izango da. Izena eman nahi dutenek Zizurkilgo Elizpe jubilatu elkartearen egoitzara azaldu beharko dute, maiatzaren 18, 20, 22, 25, 27 edo 29an.