Alatzne Etxaburua eta Irati Astondoaren arteko apustua, aizkoran eta segan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2015ko mai. 11a, 14:57

Ekainaren 7an, igandearekin lehiatuko dira Zizurkilgo Nekola baserriaren inguruan, eguerdiko 12:00etan hasita. 45 ontzako lau enbor aizkoraz ebaki ondoren, ordubeteko saioa egin beharko dute segaz. 2000 euro jarri ditu jokoan alde bakoitzak. Ez da ohikoa emakumeen artean era honetako erronkak jokatzea; Alatzne Etxaburua eta Irati Astondoaren artekoa izango da azikoran eta segan jokatutako lehendabizikoa.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!