EAJ-PNVko hautagai Iban Agirre, Villabonako bizilagunekin

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2015ko mai. 11a, 13:49

Villabonako alkatetzarako, EAJ-PNVren hautagaia, Iban Agirre, batzokian egongo da bihar, asteartea, maiatzak 12, arratsaldeko 16:00etatik 20:00ak bitartean herritarren zalantzak erantzuteko eta gobernu programaren berri emateko. Alkatetzarako hautagai hautatu nindutenetik, ahalik eta modu zuzenean billabonatarrekin herriari buruz duten ikuspegia partekatzea da nire helburua”, adierazi du hautagai jeltzaleak.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!