Amasa-Villabonako EH Bilduk bere hautagaiak aurkeztu zituen joan zen larunbatean Amasa-Villabonan. Txalaparta, dantza nahiz bertsoak tartekatu zituzten hitzaldi ezberdinen artean. Batetik, Beatriz Unzue eta Asier Barbero Amasa-Villabonako zerrendako kideek herri programa aurkeztu zuten, Ainhoa Beola EH Bilduko kideak euren gobernatzeko moduaz hitz egin zuen eta azkenik, Nora Urbizu alkategaiak hartu zuen hitza: