Zizurkilgo Eskola Kirolako kideak, Karrantzan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2015ko mai. 11a, 13:25

Zizurkil Goiko Eskola Kirolako kideek asteburu-pasa bikainaz gozatu dute Karrantza aldean. Larunbat goizean Pozalaguako kobazuloak bisitatu zituzten eta arratsaldean, Lanestosa herriko mendietan barrena ibili ziren. Gaua herri horretan bertan pasata, Armañon mendirako igoerari ekin zioten igande goizean. Eguraldia lagun, asteburu bikaina pasa zuten zizurkildarrek. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!