Aurreko urteetan bezala, maiatzean hasi eta San Juan jaiak bitarte Joxemari Iturzaeta kirolari handiaren omenez bi txapelketa jokatuko dira. Batetik, teniseko pilotarekin eta Sorabillako pilotalekuan gizonezko zein emakumezkoek jokatuko duten pala txapelketa herrikoia. Bestetik, elite mailako pala motzeko txapelketa.
Bi txapelketak datorren larunbatean, maiatzaren 9an hasi eta San Juan jaien barruan izango dute amaiera, ekainaren 19ko asteburuan.
Txapelketa herrikoia:
Maiatzak 9, larunbata
10:00etan eta 16:00etan hasita partida ugari Sorabillan. Mutilak.
Maiatzak 10, igandea
18:00etan hasita partida ugari Sorabillan. Neskak.
Pala motza:
Maiatzak 9, larunbata
18:00etan hasita pala motzeko bi partida jokatuko dira Arraten.