Maiatzaren 16an, larunbatarekin, Bosko Anitz aisialdi taldeak 25. urteurreneko festa antolatuko du. Egun osokoa izango da, herrikide guztiei irekia. Goizean ‘Altxorraren bila’ jokoa antolatuko dute herrigunean. Bazkaldu aurretik jolasari amaiera emango diote ikastetxean bertan. Bazkaria 10 eurokoa izango da, aukera zabalarekin. Arratsalderako puzgarriak, jokoak eta sorpresak iragarri dituzte. Ondoren iritsiko da ikuskizuna Bosko Anitz taldeko txikienen eskutik. Onddi ikuskizuna eskainiko dute.Aldez aurretik izena eman dutenek afaria dohainik izango dute. Eta egun osoko festari amaiera emateko DJ festa iragarri dute.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!