Santa Krutzen omenez, erromeria Azkorten

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri

Sargori zela eta aurreko urteetan baino parte hartze handiagoarekin, giro ederrean igaro zen Santa Krutz eguna Azkorte ermitaren inguruan. Igandearekin egokitzeak jendea Buruntzako magalera hurbiltzea erraztu zuen. Lasarte-Oriako Ttakun elkarteak hartu zuen jaia antolatzeko ardura. Euskal jaia izan zen trikitilari, herri kirolari eta bertsolarien parte hartzearekin.

Argazkiak  | Bideoa

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!