Bihar, maiatzak 9, gaueko 22:30etatik aurrera, Gai-jartzaile Eskolako ikasleek gaiak jarrita, Villabonako Gurea aretoan kantuan arituko dira Maialen Lujanbio, Andoni Egaña, Aitor Sarriegi, Amets Arzallus, Ane Labaka eta Igor Elortza bertsolariak. Bertsozale Elkarteak hiru sarrera bikoitz oparitu zizkion Aiurri aldizkariari, harpidedunen artean zozketatzeko eta irabazleak ondoko hauexek dira: Lazaro Goenaga (Asteasu), Jose Manuel Esnaola (Amasa-Villabona) eta Jesus Irazu (Asteasu). Bina sarrera leihatilan bertan edukiko dituzue zuen izenean. Gozatu saioaz!