Asteasu Batuz plataformaren aurkezpena, maiatzaren 13an

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2015ko mai. 8a, 13:49

Maiatzaren 13an, asteazkenarekin, Asteasu Batuz plataformak euren hautagaien aurkezpena egingo du arratsaldeko 19:00etan Asteasuko plazan. Tortilla jate erraldoia ere egingo dute ‘Batu dezagun Asteasu’ lelopean:

Asteasu Batuz plataformako ordezkariak:

-Pili Legarra Kortajarena

-Jose Ramon Ayerza Sarasua

-Haritz Mugika Lasa

-Maria Pilar Iturbe Urdangarin

-Joseba Txapartegi Nieve

-Aitor Usandizaga Izagirre

-Antonio Elizegi Orbegozo

-Larraitz Alkorta Aizpurua

-Julen Larruskain Oiaga

Ordezkoak:

-Jose Loinaz Lasa

-Koldo Mirena Arrieta Zubillaga

-Ainhoa Bakero Eskudero

 

Asteasu Batuz plataformaren xedeak:

“4 urte igaro dira jadanik udalera iritsi ginenetik, azkar pasa gainera. 4 urte ontzi hau zuzentzen, udaletxeko jarduna, proiektuak eta herritarrekiko erlazioa lantzen, politika egiteko modu berri bat proposatzen. Lan handiko 4 urte, agerikoa izan den lana eta ez dana, sukaldekoa, egunerokoa, sentimenduz beterikoa.  ‘Zeozer egitea’ ez baita soilik eraikinak, instalakuntza handiak eta obrak egitea, ‘zeozer egitearekin’ ez dugulako konformatu behar, horrela ulertzen dugu herrigintza Asteasu Batuz osatzen dugun emakume eta gizonek. Gure inbertsio handiena PERTSONEtan datza, herritarrak eta hauen ongizatea baita daukagun balorerik handiena, haur, gazte, emakume, gizon eta adindun jendearen defentsa alegia.

4 urte inoren kontra joan gabe aritu gara lanean, herritarrak nazkatuta baitaude hitz hutsekin, hitz potolo eta sentimendurik gabeko diskurtsoekin. Gure diskurtsoa gure proiektuen defentsa izan da eta izango da, hori da gure kreditu nagusia. Proiektuok finantzatzeko diru iturriak lortzeko gogor lan egin dugu, 24 dirulaguntza espediente tramitatu direlarik. Udalaren, herritarren diruak arduraz kudeatu ditugu, hauxe eta udalaren ondare eta errekurtsoak, denonak baitira. 

Ondorengo 4 urteetan, arduratsu lan egitea da gure helburua, ezkertiar eta abertzale ikuspegi batetik. Xede honetan irmoki sinesten dugularik  aurkezten gara berriz udal hauteskundeetara. Aurpegi berriekin, kolektibo guztiek bere ordezkaria eduki dezaten saiatu gara, baita lortu ere, politikagintzak gaur egun behar duen freskotasuna lortuz. Sartuko diren pertsona berri hauei gure animorik handiena eskaini nahi diegu.  

Gure lana gustukoa izango duzuelakoan, badakizue non aurkituko gaituzuen: kalean, Asteasun, Euskal Herrian, zuen ondoan, herri honen alde lanean”.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!