Ibilbide luzeena goizeko 9:00etan aterako P.M. Otaño plazatik eta Zizurkilgo mendietako altxorrak ikusteko aukera izango da. Goizeko 10etan aterako da beste bat Joxe Arregi plazatik eta Fraisoro inguruetatik barrena Zizurkil Gora joango da. Bi ibilbide motzenak berriz, goizeko 11:30etan aterako dira, bat P.M. Otaño plazatik eta beste Joxe Arregi plazatik. Ibilbide guztiak 13:00ean amaituko dira P.M. Otaño plazan.
Bazkaria eta festa
13:00ean, plazan, erraldoi, buru handi eta trikitilariak egongo dira ongi etorria ematen eta ezustekoak ere izango dira. Ordubiak aldera plazan bertan bazkaltzeko aukera izango da, janaria norberak eraman behar du baina edaria, kafea eta mahaiak eta ahulkiak Udalak jarriko ditu. Bazkal ondoan Gugaz herriko taldeak alaituko du P.M. Otaño plaza.
Goizeko 11:30etan, Joxe Arregi plazatik aterako den ibilbidean izango da Eneko Agirre Musher-a ere, txakurrak aurrean dituela goi mailan ibiltzen den kirolaria.