Santiotako uztailaren 28ko musika taldeak aukeratzeko parte hartze prozesua zabalik, igandera arte

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri

Santio jaietako uztailaren 28ko kontzertuko musika taldeak aukeratzeko parte hartze prozesua abian da. Maiatzaren 10a arte, herritarrek proposatutako taldeak bozkatzeko aukera izango da. Bozkatzeko, bi baldintza bete behar dira: 1.- Villabonan erroldatuta egotea // 2.- 2000. urtean edo lehenago jaio izana.

Ondorengo linkean jaiotze-data eta NAN zenbakia idatzita, bozkatzeko arauak ikusi ahalko dira:  http://villabona.gobernuirekia.eus/musika-bozketa

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!