Aurtengo jaietan izan den partaidetza azpimarratu nahiko genuke, inoiz ez bezala sekulako jendetza ibili baita antolatu diren ekintza ezberdin guztietan.
Tamalez, eta jai guztietan gertatu ohi den bezala, arazo txikiekin ere topo egin dugu. Ekiditen zailak izaten direnak guztiak: komonen erabilpen eza, istilu txikiak edota zikinkeri pilaketa. Hala ere, arazo hauen aurrean auzotarrek azaldutako jarrera txalogarria izan dela esan behar dugu.
Besterik gabe, hurrengo urteko Santakrutz jaien zain geratzen gara. Aurtengoak bezain ongi ala hobe joan daitezen lanean jarraituko dugu.
GORA ANDOAIN, GORA SANTAKRUTZ JAIAK!
Andoaingo Santakrutz Jai Batzordea.