Erasoa egin duten norbanakoen jarrera erabat deitoratzen dugu, festetan zoritxarrez geroz eta ohikoagoak bihurtzen ari diren jarrera antisozialak ukatu eta pertsona hauek gure antolakunde eta ezker abertzalearekin zerikusirik ez dutela adierazten dugu, jarrera hauek dituzten pertsonak ez dira ongi etorriak gurean.
Bestalde, gertaera hau ezjakintasunetik zabaltzen ibili diren norbanakoei erantzukizunez jokatzera dei egiten diegu. Jakinaren gainean egonagatik berau bere interes elektoral eta politikorako eta ezker abertzalea erasotzeko erabili duten alderdi eta komunikabideen jarrera erabat mespretxatzen dugu, beren gezur eta manipulazioak denborak emango ditu argitara. Honelako gertaera bat norbere intereserako erabiltzea bakoitzaren kategoria moral baxuaren adierazletzat hartzen dugu.
Azkenik, Andoaingo Ernaitik geure helburuen alde, hots, Independentzia eta Sozialismoaren alde zintzoki lanean jarraituko dugula adierazten dugu, manipulazio eta gezurren gainetik".