Asteasuko igerilekuko taberna-jatetxea kudeatzeko langileak behar dira

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2015ko mai. 7a, 15:41

Ekainaren 13tik irailaren 13ra zabalduko dira Asteasuko igerilekuak eta, epe horretan, goizeko 11:00tatik iluntzeko 20:00etara derrigorrez (luzeago nahi bada), igerilekuko taberna-jatetxea kudeatzeko langileak behar dira. Interesa duen orok Asteasuko Udalera jo behar du esleipeneko pleguen bila, maiatzaren 20a baino lehen. Taberna-jatetxearen uda osoko alokairua 300 €-koa da,  100 € hilabeteko.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!