Zanpatuz taldearen irteera berria Mulliskora

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2015ko mai. 7a, 14:23

“Mulliskon hamaiketakoa etxeko txikienekin”, horrela iragarri du Zanpatuz taldeak irteera berria. Datorren maiatzaren 23an irtengo dira Besabitik, goizeko 09:00etan. Hilaren 18a baino lehen izena eman beharra dago Xauxar, Kantoi edo Ikasmin akademian. 3 euro ordaindu behar dira eta hamaiketakoa elkarteak berak eramango du denentzat. Haur txikien kasuan, haurrak arduradun batekin joan beharko du. Izena ematean garbi utzi behar da nor izango den haurraren arduraduna.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!