Andoain-Arrasate, Herriartekoa ostiral honetan Arraten

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2015ko mai. 7a, 14:21

Andoain-Arrasate. Herriartekoa 2015. Maiatzak 9, ostirala.
20:30. Arrate. Joanekoa.
Kadeteak:  Asier Iraola–Eñaut Iruretagoiena.
Jubenilak: Ander Olasagasti–Imanol Usandizaga.
Nagusiak: Jon Eskudero–Unai Etxeberria.

Ostiral honetan pilotaren bidez norberaren herria defendatzeko txapelketa abiatuko da. Aurkaria oraingoan Arrasate izango da eta txapelketa hauetan etxeko partidak irabazteaz gain, markagailuan aldea ateratzea komeni da. Andoainen Herriartekoak partida gogoangarriak eskaini ditu. Zaletu ugari erakartzen du, urte osoan ez bezala pilotariak eta pilotazaleak bat eginez. Zaletuek ere ‘jokatzen' dute partida horietan, horregatik behar beharrezkoa da andoaindarren hauspoa hiru bikoteek partidak aurrera atera ditzaten. Ostiral honetan, 20:30ean Arraten.

Gipuzkoako herriarteko txapelketa asteburu honetan abiatuko da Andoainen, Arrasateko  pilotariak aurkari izanik. Etxekoak dena emateko prest agertu dira, are gehiago apirileko azken igandean Berri txapelketan Lemoa talde handia garaitu eta gero. Zaletuek ondotxo dakitenez, babesa garrantzia handikoa da. Horregatik pilotariek herrikideen babesa beharrezko izango dute aurkari zaila gainditu nahi badute. Andoainen partida onak jokatu eta ahal dela abantaila handia lortzea helburu izango dute. Itzuliko partida Arrasaten jokatuko da hurrengo asteburuan. Kadete, jubenil eta senior mailan jokatuko dute, eskuz binaka.


DATORREN ASTEBURUAN PALAKO TALDEA MARTXAN
Palako jokamoldeetan berriz, Andoaingo taldeak Oiartzungo taldea aurkari izango du Gipuzkoako herriartekoan. Lehiaketan final zortzirenetan abiatuko dira, eta joaneko partidak maiatzaren 17an jokatuko dituzte Oiartzunen. Itzulerako partidak berriz Arrate pilotalekuan izango dira.
Zorte on eskuz eta palako bikote guztiei!

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!